XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Begira Alejo esan zidan. Ikus ahal izan duzun bezala elizatik nator, aitortzak entzutetik, hain zuzen.

Nire bizitza osoan ez nuen baina gaur bezalako zaplastekorik jaso.

Lazaro albaitero zaharraren Iharra semea etorri zait, Alejo.

Ezin asmatu duzu hura ikustean etorri zaidan itxaropena!; galdutako ardi bat aurkitu nuela uste nuen!; begi itsu biri argia ematen niela!.

Bestelakoa izan da, aitzitik, haren etorreraren arrazoia.

Gogoratuko duzu atzo diru-trukez Iharrari eskatzen nion zerri horren arazoa.

Axenxio zerri mardula!; lurralde osoko abererik jatorrena! Iharrak berak esandakoa Kobazuloan gordeta zegoen kaiolatik lapurtu omen dute.

Ezin asmatu duzu hori entzutean etorri zaidan mina; nik, apez gizarajo horrek, arima bat nereganatzen nuela uste izan eta arazoa zerri koipetsu baten desagertzea besterik ez dela entzun behar.

Gogorra da hori nire belarri sufrituetarako...... E MAILA.